2013-04-22

ZEINEK EMANGO DIT BERE OPILA? EMAN EZEAN IRAKURRI



Kaixo Txapeldunes!!!

Aste honetan super pozik nago. Gehien gustatzen zaizkidan egunak suertatzen dira aste honetan!!! Alde batetik liburu eguna. Irakurri, irakurri eta irakurri. Zenbat liburu erosiko ditudan herrietan jartzen diren azoketan, eta zenbat denbora emango dudan irakurtzen, eta zuek? Aprobetxatuko duzue irakurtzeko, liburuak erosteko edo irakurketarekin zer ikusirik duen gauza bat egiteko? Beste aldetik irrikan nago, SAN MARKOS  eguna ailegatu zaigu. OPILA!!! Niri gehien gustatzen zaidan gosaria. 26an jaikiko naiz eta kolakao bat opilarekin gosalduko dut. Baina hori ailegatu arte gauza batzuk egin behar ditugu. Lehena azterketak zuzendu behar ditut nik eta zuek idazlan bat eta zuen etxerako lanak zuzendu. Horretarako hemen kopiak batzuk zuen etxerako lanak zuzen ahal izateko utziko zaituztet. hasiko gara euskararekin. Badakit!!! Bat eginda geneukan, baina konparatu biak, baietz oraingoa hobeto duzula?
Badakizue zer edo zer argi ez baduzue galdetu.





Zer moduz? Orain goazen gaztelaniakoak zuzentzera.









Esaldiak eta beste gauzaren bat nik zuzendu dut "asi que" lan pixka bat kendu dizut. Begiratu ondo ea dena ulertzen duzun eta horrela ez bada galdetu niri, ok?

Urteko asterik hoberena disfrutatu. Asko irakurri eta opila asko jan.

ASKO HAZI ETA ASKO IKASI.

AIOOO PELAIOOO

No hay comentarios: