2013-02-08

AZTERKETA 6.A

KAIXO TXAPELDUNES!!!

Gaur esan dizuedanez bezala datorren asteazkenean azterketa izango duzue. Azterketan hurrengo orrialdeak sartuko dira:
BOSTGARREN GAIATIK
1. Birpasatu hitz elkartuak. 74. orrialdean daude. Gogoratu zer eskatuko dizuedan. Nik hitz bat jarriko dizuet eta zuek esan beharko didazue ze bi hitz osatzen dute hitz elkartua. Horretaz gain  zer motatako hitzak diren esan behar didazue.
2. Birpasatu deklinabideak, batez ere mugagabeak, hori 191. orrialdeko taula birpasatuz egin dezakezu. Gogoratu klasean azaldu nizuela noiz erabili behar zenituzkete mugagabeak. esapide jakin batzuetan, 75. orrialdean agertzen direnak, eta beste kasu batzuetan, aurreko etxeko lan batzuetan landu genituen.
3. "H" letraren erabilera landu genuen. ori 76. orrialdean landu genuen. Orri horretan sinonimo asko eta hitz berri asko atera ziren. Birpasatu dena koadernoan duzue eta.

SEIGARREN GAIATIK

4. Esamoldeak. Hori 88. orrialdean landu genuen, begiratu ondo denak, gogoratu koadernoan duzuela.

5. 89. orrialdean partitiboa ikasi genuen. Gogoratu ezezko esaldietan erabiltzen dela eta galderetan galdegaia ezezaguna denean.
6. Bukatzeko S,X eta Z. Birpasatu taula. Hitzaren bat eroriko da ziur.

Zer edo zer ez baduzue ulertzen galdetu, ados?

ASKO HAZI ETA ASKO IKASI!!!

AIO PELAIO

No hay comentarios: