2012-01-18

LETRAK ELURRETAN

Antton Kazabonek oso istorio polita eta hunkigarria kontatzen digu liburu honetan.

         Denis, 8 urteko mutil bat, aitonarekin bizi da borda batean, mendian. Mendian bizi denez, ez da inoiz joan eskolara; beraz, ez daki irakurtzen. Baina aitonak ezin du onartu egoera hori eta ideia on bat bururatu zaio: gabonetako oporretan iloba haiekin bi aste pasatzera gonbidatuko du. Iloba Edurnek 10 urte ditu, oso azkarra da eta asko gustatzen zaio irakurtzea. Horrela Edurnek Denisi irakurtzen irakatsiko dio, eta Denisek Edurneri nola jokatzen duen naturak. Baina... zerbait gehiago gertatzen da lehengusu-lehengusinen artean.

Bi ale ditugu liburutegian!

No hay comentarios: