2011-11-30

PATZIKUREN PROBLEMAK


Patziku primeran bizi izan da etxean... Adele jaio arte. Baina Adele mundura etorri denetik, Patzikuk etxean zituen pribilegio guztiak galdu ditu. Edo horrela dela uste du Patzikuk. Gainera arreba txikitxo horrek negar egiten du askotan, korrokadak botatzen ditu eta, okerrena, gurasoen arreta osoa eskatzen du unero. Ez dago eskubiderik!

Liburua hau gomendatzen dizuet:
  • Umore handiz kontatzen duelako mutil baten gora-beherak.
  • Liburuan agertzen den egoera oso arrunta baita.
  • Irakurri ondoren, nola egokitzen garen egoera berri batera hobeto ulertuko dugu eta.
  • Lehenengo pertsona idatzita dagoenez, buru belarri sartzen garelako Patzikuren istorioan.

Eta jakin nahi baduzue nor den Katixa Agirre, idazlea, bakarrik sakatu behar duzue izenaren gainean.

No hay comentarios: